ISEA bezeroen ondoan dago I+G+b balio-kate osoan zehar, haien beharretara egokitzeko eta bere ezagutza eskaintzeko eremu ezberdinetan.

Laguntza integraleko zerbitzua I+G+b proiektu baten bizi-ziklo osoan zehar gauzatutako lankidetza-eredu batean oinarritzen da:

  • I+G+b programen jarraipena eta aukera berrien azterketa.
  • I+G+b programen deialdietarako eskaera-memoriak idaztea.
  • Eskaerak telematikoki aurkezteko laguntza.
  • I+G+b proiektuen kudeaketa administratiboa eta teknikoa.
  • Proiektuen justifikazio tekniko-ekonomikoa egiteko laguntza.

Gure lankidetza-ereduaren oinarria da bezeroekin arrakasta partekatzea.

Partzuergoak osatzea

ISEAk I+G+b proiektuen partzuergoak eratzea bultzatzen du, barne hartuz:

  • Merkatuko edo teknologiaren eremuetan behar osagarriak dituzten enpresak bilatzea.
  • Proiektuetan hornitzaile teknologikoak sartzea (zentro teknologikoak, unibertsitateak, enpresak, eta abar).

I+G+b programak

ISEA I+G+b proiektuen eskaeren prestaketan espezializatuta dago Europa-, nazio-, eta eskualde-mailan. Ondorengo erakunde eta I+G+b programekin lan egiten dugu:

  • Europako Batzordea: HORIZON 2020, CEF, ETE Tresna…
  • Eusko Jaurlaritza/ SPRI: HAZITEK, ELKARTEK, Innobideak…
  • CDTI: I+G proiektuak, proiektu estrategikoak, Innoglobal, CIEN…
  • Espainiako Gobernua: Lankidetza-Erronkak (Retos-Colaboración),Teknologia bideratzaile digitalak (THD)…
  • Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Arabako Foru Aldundia.
  • Nafarroako Gobernua/ SODENA.

I+G+b jardueren ondoriozko dedukzio fiskalak

I+G+b jardueren ondoriozko dedukzio fiskala jarduera horiek garatzeko pizgarri bat da, sozietate-zergan eragina duena eta ordaindu beharreko kuota murrizten duena. Gainera, beste laguntza mota batzuekin bateragarria da.

Garapen teknologikoko jardueren ondoriozko dedukzio-mailak zergaldian egindako gastuen % 30era arte irits daitezke. Aldiz, berrikuntza teknologikoko jardueren kasuan, dedukzioak proiektuari lotutako gastuen % 15 barne hartzen du, gehienez.

ISEAk tresna fiskal hori erabiltzeko aholku ematen die enpresei, eta bezeroei laguntzeko prest dago izapidetze-prozesu osoan zehar.