
MU, LKS Next eta ISEA erakundeetatik 2026ko urtarrila-otsailean egindako azterlan baten bidez, 160 enpresa baino gehiagok 2026ko ekitaldia nola ikusten duten jaso dugu. Azterlanean honako gai hauek landu dira:
- 2026ari begira enpresen kezka nagusiak
- Zuzendaritzaren agenda baldintzatuko duten lehentasun estrategikoak
- Erakundeek martxan jartzea aurreikusten dituzten kudeaketa-ekimenak
- Lehiakortasunari, talentuari, berrikuntzari eta jasangarritasunari buruzko enpresen ikuspegia
2026ko martxoaren 3an, 16:00etatik 17:00etara (online), azterlanaren ondorio nagusiak aurkeztuko ditugu, MUko eta LKS Next-eko adituek parte hartuko duten saio batean.
Joerak partekatzeko, ikuspegiak kontrastatzeko eta 2026rako erabakiak hartzeko gako praktikoak eskuratzeko topagune bat izango da.
Halaber, jakinarazi nahi dizugu aurkezpenera bertaratzen diren pertsona guztiek azterlanaren kopia osoa jasoko dutela.
Zuzendaritza- edo kudeaketa-erantzukizunak badituzu eta datorren urteko erronkei aurrea hartu nahi badiezu, gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.
Jarraian esteka bidaltzen dizugu, aurkezpenera konektatu ahal izan dezazun:






