ISEA S.COOP. irabazi-asmorik gabeko garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetza zentro pribatu bat da, enpresa zerbitzuen sektorean espezializatuta dagoena. 2006an sortu zen, MONDRAGON Korporazioaren Ingeniaritza eta Enpresa-zerbitzuen Dibisioaren baitan.

Misioa

Gure misioa da enpresen lehiakortasuna hobetzea eta horretarako, enpresa-jarduera berrien garapen teknologikoa, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dugu.

ISEAk ikerketaren eta ekintzailetzaren balio-kate osoa estaltzen du, honako hauek barne hartuta:

  • Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza (I+G+b) proiektu berrien sorrera.
  • I+G+b proiektuak kudeatzeko laguntza integrala.
  • Enpresa-jarduera berriak abiarazteko laguntza.
  • Bereganatutako esperientzia eta ezagutza zabaltzea.

Gure estrategia da zerbitzuen benetako Hub bat bilakatzea ikerketaren, garapen teknologikoaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren esparruetan.

MONDRAGON Korporazioa

MONDRAGON hainbat kooperatiba autonomo eta independentek osatutako enpresa-erakunde kooperatibo bat da. Enpresa horiek lau arlotan egituratzen dira: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza.

Gaur egun, 261 enpresa eta erakundek osatzen dute MONDRAGON enpresa-taldea. Erakunde horiek lau talde sektorialetan egituratzen dira: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza.

ISEA MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Enpresa-zerbitzuen Dibisioaren (MISE) menpe dago, MONDRAGON Korporazioaren 12 dibisioetako bat. MISEk 54 enpresa federatzen ditu guztira eta beraz, zerbitzuetako enpresen benetako “cluster” bat osatzen du.

Guregan konfiantza duten enpresak

Alecop
Arizmendi
Arteman
Auzo Lagun
Eroski
Forum Sport
GSR
Krean
LKS
MondragonLingua
Ondoan
Sareteknika
Xupera